Category Archives: Ekimenak

Udako gazTENTAZIOAK Laudion

 

Gazte askorentzat udako oporrak euskararik gabeko basamortua dira eta harekiko kontaktua ahultzen da. Horregatik, Laudioko DBHko ikasleei zuzenduta (ez dute Laudion erroldatuta egon behar), euskara + aisia + formazioa uztartzen dituen egitasmo bat kaleratuko da Laudio Udaleko Euskara Arloaren bitartez: “Udako gazTENTAZIOAK” du izena eta aurtengoa bere bigarren edizioa da. Galduko al duzu?

  • Leku mugatuak.
  • 10 euro ikastaro bakoitzeko
  • Laudioko DBH ikastetxeetako ikasleentzat

Zientzia tailerrak. Oinarri zientifikoak esperimentuen bitartez ulertzeko ekimena

MAD SCIENCE 10:30-11:30. Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: uztailak 3. Zubiko Etxean (Gastronomia Museoa zena). Gehienez, 20 lagun.

  • Uztailak 07 Neurona bat eraikitzea. Biologia zelularra. Amaieran nork bere etxera eramango du Petri plaka batean.
  • Uztailak 08 Klima aldaketa + euri azidoa + pH eskala. Izotz lehorra.
  • Uztailak 09 Energiaren sorrera eta eraginkortasuna. Zientziaren esaldi ezagunena + Zirkuitu jasangarriak + etxean aplikatzeko energia-eraginkortasuna + Hidrogeno-ibilgailua: nola sortu hidrogenoa.
  • Uztailak 10 Kimika bizirik. Atomoen txikitasuna. Nola batzen diren atomoak molekulak sortzeko eta nola molekulak erreakzionatzen diren elkarrekin berri batzuk eratzeko.
  • Uztailak 11 DNA (ADN) gara. DNA egiturak aztertuko dira. Praktika: galorratz lagin batetik, DNA lortu.

Harlem Shake bideo ekoizpena Smartphone mugikorren bitartez

INFO AIARALDEA 11:00-13:00. Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: uztailak 10. Kultura Etxean. Gehienez, 20 lagun.

  • Uztailak 14 Ikastaroaren sarrera + Aurkezpen jolasa + Harlem Shakeren gidoi-prestaketa
  • Uztailak 15 Sakelakoen aplikazio ezberdinak
  • Uztailak 16 Zure bideo-edizioak sakelako telefonoaz
  • Uztailak 17 Harlem Shakearen grabaketa
  • Uztailak 18 Smartphone bidezko edizioa + bideo ekoizpenen emanaldia

Espeleologia. 1. txanda

TAKOMANO ESPELEOLOGIA TALDEA Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: uztailak 17. Gehienez, 10 lagun.

  • Uztailak 21 10:30-13:30 Espeleologiari buruz jakin beharrekoak irudiekin + korapiloak, erabili beharreko materialak… Herriko Plazako hitzaldi aretoan
  • Uztailak 23 09:00-14:00 Praktikak Untzueta mendiko Lezeaga haitzuloan

Espeleologia. 2. txanda

TAKOMANO ESPELEOLOGIA TALDEA Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: Uztailak 17. Gehienez, 10 lagun.

  • Uztailak 22 10:30-13:30 Espeleologiari buruz jakin beharrekoak irudiekin + korapiloak, erabili beharreko materialak… Herriko Plazako hitzaldi aretoan
  • Uztailak 24 09:00-14:00 Praktikak Untzueta mendiko Lezeaga haitzuloan

Multiabentura 2014

12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Bi txanda adinaren arabera:

  • 12 eta 14 urte bitarteko gazteak (2000-2002 bitartean jaiotakoak): ekainak 23-27
    • Espeleologia Mairuelegorreta. Murua (Araba).
    • BTT + Kayak. Landa (Araba).
    • Orientazioa + auto-babesa ikastaroa. Landa (Araba).
    • Multiabentura Oro. Oroko Santutegia (Araba).
    • Jaitsiera kanoiez. Antoñana (Araba).
    • Zubi salto + Kutxen dorrea. Zuñiga (Araba/Nafarroa).
    • 90€
  • 15 eta 17 urte bitarteko gazteak (1997-1999 bitartean jaiotakoak): ekainak 30 – Uztailak 4
    • Jaiotsera kanoiez. Luna-Kuartango (Araba).
    • Orientazioa + auto-babesa ikastaroa. Landa (Araba).
    • Surf + Via ferrata. Laredo / Ramales de la Victoria (Kantabria).
    • Espeleologia Laminetako Sisteman. Lekeitio (Bizkaia).
    • Zubi salto Atxaspiko zubian. Ondarroa (Bizkaia).
    • 95€

Izena emateko:

  • Maiatzaren 12tik 23ra.
  • Arakaldoko Udala
  • 94 672 13 53

Nafarroako bandera

Nafarroa bizirik 1512-2012 eta Untzueta Nafar Gaztelua ekimenek hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoan eta apirilean. Untzueta Nafar Gaztelua ekimena, Ugao, Arrankudiaga, Orozko, Zeberio eta Arakaldoko hainbat pertsonek osatzen duten lantalde bat da. Lantalde honek babestu eta antolatu ditu ekimen hauek guztiak Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldearekin batera.

Martxoaren 30ean, igandea.
Nafarroako Bandera Kukutze mendian

  • 11:30etan Kukutze mendixkara igoko gara Arakaldoko plazatik musikariekin lagunduta. Kukutze mendian Nafarroako Banderaaltxatuko da Ikurrinarekin batera.
  • Ondoren Pintxo batzuk hartuko ditugu herriko txokoan, eta Untzuetako gazteluari buruzko erakusketa bat ikusi ahal izango dugu herriko txokoan bertan, benetan oso interesgarria, ekarri dira museoetatik harribolak, panel informatiboak, gazteluaren eta erabiltiako trabuchet-en maketak, benetan ikusgarria. Guztiak gonbidatuta zaudete, pena merezi du.

Apirilak 6, igandea
Untzueta Gazteluaren Nafarroako mugarria zutik

  • Goizeko 9:30etatik, zutabeak Orozko, Zeberio, Ugao, Arakaldo eta Arrankudiagatik.
  • 12etan ekitaldia Untzetapikun
  • Eguerdiko 3etan, herri bazkaria Arrankudiagan.

Bazkarirako ticketak badauzkagu, mesedez, esaiguzue Bazkarira etorri nahi duzuenok
Ekimen guztien kartela, Kukutzeko eta Untzuetako ekitaldienak eransten dizkizuet emailean.