Aktibatu +

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Etxebizitzetako programa plataforma digital baten bidez garatuko da, eta Internet erabiliko da, Arratia eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeetako familiek parte har dezaten. Helburu hauek lortu nahi dira programaren jardueren bidez:

  • Etxebizitzako energiaren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Etxebizitzako uraren kontsumoa % 5 murriztea.
  • Gaikako bilketako edukiontzien erabileran, % 12ko gehikuntza lortzea.
  • CO2-ren isuriak % 7 murriztea.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herritarra bazara, egin klik zure udalerrian eta informazio osoa eskuratuko duzu; gainera, ekimenean parte hartzeko izena eman dezakezu. Aktiba zaitez! Parte hartu! (Oharra: Arakaldoko kodea 88498 da).

Nafarroako bandera

Nafarroa bizirik 1512-2012 eta Untzueta Nafar Gaztelua ekimenek hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoan eta apirilean. Untzueta Nafar Gaztelua ekimena, Ugao, Arrankudiaga, Orozko, Zeberio eta Arakaldoko hainbat pertsonek osatzen duten lantalde bat da. Lantalde honek babestu eta antolatu ditu ekimen hauek guztiak Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldearekin batera.

Martxoaren 30ean, igandea.
Nafarroako Bandera Kukutze mendian

  • 11:30etan Kukutze mendixkara igoko gara Arakaldoko plazatik musikariekin lagunduta. Kukutze mendian Nafarroako Banderaaltxatuko da Ikurrinarekin batera.
  • Ondoren Pintxo batzuk hartuko ditugu herriko txokoan, eta Untzuetako gazteluari buruzko erakusketa bat ikusi ahal izango dugu herriko txokoan bertan, benetan oso interesgarria, ekarri dira museoetatik harribolak, panel informatiboak, gazteluaren eta erabiltiako trabuchet-en maketak, benetan ikusgarria. Guztiak gonbidatuta zaudete, pena merezi du.

Apirilak 6, igandea
Untzueta Gazteluaren Nafarroako mugarria zutik

  • Goizeko 9:30etatik, zutabeak Orozko, Zeberio, Ugao, Arakaldo eta Arrankudiagatik.
  • 12etan ekitaldia Untzetapikun
  • Eguerdiko 3etan, herri bazkaria Arrankudiagan.

Bazkarirako ticketak badauzkagu, mesedez, esaiguzue Bazkarira etorri nahi duzuenok
Ekimen guztien kartela, Kukutzeko eta Untzuetako ekitaldienak eransten dizkizuet emailean.