Udako gazTENTAZIOAK Laudion

 

Gazte askorentzat udako oporrak euskararik gabeko basamortua dira eta harekiko kontaktua ahultzen da. Horregatik, Laudioko DBHko ikasleei zuzenduta (ez dute Laudion erroldatuta egon behar), euskara + aisia + formazioa uztartzen dituen egitasmo bat kaleratuko da Laudio Udaleko Euskara Arloaren bitartez: “Udako gazTENTAZIOAK” du izena eta aurtengoa bere bigarren edizioa da. Galduko al duzu?

  • Leku mugatuak.
  • 10 euro ikastaro bakoitzeko
  • Laudioko DBH ikastetxeetako ikasleentzat

Zientzia tailerrak. Oinarri zientifikoak esperimentuen bitartez ulertzeko ekimena

MAD SCIENCE 10:30-11:30. Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: uztailak 3. Zubiko Etxean (Gastronomia Museoa zena). Gehienez, 20 lagun.

  • Uztailak 07 Neurona bat eraikitzea. Biologia zelularra. Amaieran nork bere etxera eramango du Petri plaka batean.
  • Uztailak 08 Klima aldaketa + euri azidoa + pH eskala. Izotz lehorra.
  • Uztailak 09 Energiaren sorrera eta eraginkortasuna. Zientziaren esaldi ezagunena + Zirkuitu jasangarriak + etxean aplikatzeko energia-eraginkortasuna + Hidrogeno-ibilgailua: nola sortu hidrogenoa.
  • Uztailak 10 Kimika bizirik. Atomoen txikitasuna. Nola batzen diren atomoak molekulak sortzeko eta nola molekulak erreakzionatzen diren elkarrekin berri batzuk eratzeko.
  • Uztailak 11 DNA (ADN) gara. DNA egiturak aztertuko dira. Praktika: galorratz lagin batetik, DNA lortu.

Harlem Shake bideo ekoizpena Smartphone mugikorren bitartez

INFO AIARALDEA 11:00-13:00. Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: uztailak 10. Kultura Etxean. Gehienez, 20 lagun.

  • Uztailak 14 Ikastaroaren sarrera + Aurkezpen jolasa + Harlem Shakeren gidoi-prestaketa
  • Uztailak 15 Sakelakoen aplikazio ezberdinak
  • Uztailak 16 Zure bideo-edizioak sakelako telefonoaz
  • Uztailak 17 Harlem Shakearen grabaketa
  • Uztailak 18 Smartphone bidezko edizioa + bideo ekoizpenen emanaldia

Espeleologia. 1. txanda

TAKOMANO ESPELEOLOGIA TALDEA Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: uztailak 17. Gehienez, 10 lagun.

  • Uztailak 21 10:30-13:30 Espeleologiari buruz jakin beharrekoak irudiekin + korapiloak, erabili beharreko materialak… Herriko Plazako hitzaldi aretoan
  • Uztailak 23 09:00-14:00 Praktikak Untzueta mendiko Lezeaga haitzuloan

Espeleologia. 2. txanda

TAKOMANO ESPELEOLOGIA TALDEA Izena emateko (udaletxean – 10 euro) azken eguna: Uztailak 17. Gehienez, 10 lagun.

  • Uztailak 22 10:30-13:30 Espeleologiari buruz jakin beharrekoak irudiekin + korapiloak, erabili beharreko materialak… Herriko Plazako hitzaldi aretoan
  • Uztailak 24 09:00-14:00 Praktikak Untzueta mendiko Lezeaga haitzuloan

One thought on “Udako gazTENTAZIOAK Laudion”

  1. Será mesmo que os lixeiros são os mais baixos na escala de trabalho ?Não seriam os jornalistas prcnoeceituosos e hipócritas os mais baixos ?Será que para se desejar um “ bom dia “ ou um “ Feliz Natal “ é necessário ter um ótimo emprego e ganhar muito bem ?LAMENTÁVEL SEU BORIS …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *